XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer edo zer
L'ostia gozak!!
Eske euskaldunok l'ostia gozak!!.

Beti-beti teletipoen primeraplanan.

Custionvasca dela, edo Aletixa-Erreala dela, edo Himalaya dela, edo besteon banderea dela, edo loteriako lodia dela, edo loapa dela, edo batzuren gaixotasun psikologikoak direla, edo ezdakitzer badakitzer dela... euskaldunok l'ostia gozak, beti-beti teletipoetan.

Oraingo honetan ere, askoren pozkeriarako, urak eraman gaitu horretara.

Uraren ondorio naturalak naturalak direla ez baneki egun hauetako hondamenen atzetik psoe dagoela esango nuke itsu-itsuan, banderaren kontua bigarren planoan uzteko estrategia bezala erabilita.

Eta horren ejerzitoa, horren fuerzasdeseguridadekoak lanean izan omen dira hemen, merezi ez duen Herri honi laguntza emanez, nonbait Elkartasuna zer den hemen ikas dezagun eta la joven demokrazia zertan den hortik jakin dezaten.

Hauxe propaganda merkea lortu dutena!!.

Hamaika entzuteko gara honez gero!!!.

Apaizak ere hortan izan dira lehengaien banatokiak beren soroetan lekutuz.

Amen, amen eta amen.

Norbait gobernuautonomoa ez da gai urteetan zehar gertatu beharrekoak diren hondamen hauetaz oharteraz eta beharrezkoa litzatekeen oinestruktura egokia gorpuztuz joateko.

Progresuko autopistetan beraietan ere Kriston kotxe-buztanak... zorioneko peaje-toll hori ordaindu behar da eta.

Eskerrak Lemoizeko kasuan den-dena legokeela kontrolaturik!!.

Eskerrak ere Lemoizeko mamu hori ez dela sekulan martxan izango!!.

Bestela... Baina tira itzul gaitezen aurreko denboretara, Bilboko Aste Nagusiara, hain zuzen.

Handik ibilia nintzen txaparraden artean zirimiria gozatuz.

Eta... ilunabarra eta egunsentia gauza bera ditueneko Txosnalandiatik enegarren ostera eginda eta bazterreko botila-zakila erdi hustuen hatsaz gizendutako aire arnasezina goxokiro dastatuta etxerako bidea hartu gurarik ez dakit norako bidea hartu nuen lehenengo izkinan azken EGIN besaperatuz.

Eta udalbatzoki aurretik pasatzean hantxe gelditu nintzen mutu hain koloretsu azaltzen zitzaidan balkoi hartako mastategiari artez begira.

Eta begira nengoela bapateko bertsoa bururatu zitzaidan aurreko egunetan zehar hartutako marfundiak ematen zidan muki-katea sudurtzuloetatik aldentzen saiatzen nintzen bitartean:
Udalbalkoian kolore asko
hauxe bai da umorea
bakar-bakarrik faltatzen zaigu
Vaticanoko morea
hantxe zintzilik gure ikurrina
ta besteon banderea
Caesar-ek lehendik esanda zeukan
hor bakoitxari berea
gorri ta gualda euskaldunontzat
sudurzapi dotorea
.
Prontxio.